Select Page

Egilea: Imanol Gonzalez

Harrobia ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikaslea naiz eta JGN enpresan praktiketan nago. Ordenagailuak konpontzen ditut, normalean Windows sistemarekin, baina azken bolada honetan Mac-ak ari dira etortzen. Egun batzuetan arreta lanak egin ditut dendan eta garantiak eskatzeko edo produktuak erosteko deiak ere bai. Noizbait ni bakarrik joan naiz etxe batzuetara inprimagailuak edo ordenagailuak konpontzera; orokorrean, Windowsak aktibatzeko edo inprimagailuak instalatzeko.