Publikatuta: Imanol Gonzalez
Atzo, azaroak 8, Harrobiako areto nagusian Bilboko Udalak antolatutako ‘Gazte Balioak Martxan’ lehiaketaren irabazlea izan zen SWB2018 proiektuaren sari banaketaren ekitaldia zen. Bertan parte hartu zuten Oihane Agirregoitia, Bilboko Gazteria eta Kirola sailaren zinegotzia, Juan Zulueta, Urretxindorra Ikastolako irakaslea, Joseba Bilbao, SWB2018 proiektuaren arduraduna, Fernando Garrigos, Harrobiako zuzendaria, eta, noski, ekitaldiaren benetako protagonistak, 2017-2018 ikasturteko Informatika zikloko bigarren mailako ikasleak haien gurasoekin etorri zirenak.
Harrobiatik gure eskerrik zintzoenak ematen dizkizuegu ospakizun hau gurekin partekatzeagatik eta SWB2019 proiektua martxan dagoela jakinarazten dizuegu.