Ekainaren 18tik informatikako bi ikasle 2018-2019 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira.
- Enekok, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko
- Aingeruk, SERMICRO enpresan urte beteko KONTRATUA dauka ekipoak instalatu, sistema eragileak kudeatu eta zerbitzuak mantentzeko.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.