Select Page
Joseba Martos Harrobiako Informatikako ikasle ohia

Joseba Martos Harrobiako Informatikako ikasle ohia

Publikatuta: Joseba Casado

Joseba Martos Harrobiako Informatikako ikasle ohia urriaren 15ean Parisera lanera joango da, DisneyLand Parisera ain zuzen ere. Lan taldeko “Team Leader” izendatu dute, hau da, besteen adina lan egin beharko du eta horretaz gain euren beharrizanak asetu.

Hau helarazten digu bere hitzetan:

“Proiektu hau garrantzitsua da enpresarentzat, Europan hazten jarraitzeko. Ez dakit ikara, zirrara edo guztia batera sentitzen ari naizen. Ez daukat zalantzarik nire gaitasunei buruz, baina kargua ondo ikuskatuz badirudi beldur pixkat ematen duela. Dena den, eta betiko moduan, guztiari aurre egiten ilusioz. Oso pozik nago egin beharrekoarekin eta enpresak izan duen konfiantzarengatik.

Asko pozten nau ikastolaren mugimendu mailak, merezi dozue. Ikaragarria da ikastola honela ikustea urteak joan eta gero. Zorionak! Lan bikaina egiten duzue eta.”

Eskerrak zuri Joseba eta hoberena opa dizugu Harrobia Ikastolatik. Zorionak!

Harrobiako zikloetako ikasleak hondartzan

Harrobiako zikloetako ikasleak hondartzan

Publikatuta: Jokin Perez

Urtero bezala Harrobiako zikloko ikasleekin batera Sopelako hondartzara joan gara zenbait ekintza egitera. Urtero, bigarren mailako ikasleak dira elkar ezagutza sustatzeko ekintzak proposatzen dituztenak. Aurten ekintza garrantzitsuenetariko bat zabor bilketaren ingurukoa izan da, gure gazteok ingurumena zaindu behar dutela kontzientziatuz.
Ekintza guzti hauekin eta izan genuen eguraldi onarekin oso goiz atsegina pasatu genuen.

 

Informatikako ikasle batek Harrobiako web orriaren diseinu berrian parte hartu du

Informatikako ikasle batek Harrobiako web orriaren diseinu berrian parte hartu du

Publikatuta: Noelia Bautista

 

Pasadan astean Harrobiak bere web orriaren diseinua eguneratu zuen eta berrikuntza prozesu horretan Markelek parte hartu du. Informatika zikloa bukatzeko Elurnet enpresan praktikak egiten ari da Markel eta hau izan da bere eginkizunetako bat. Benetan eskertzen dizuegula gure ikasleari proiektu honetan inplikatzeko aukera eman izana. Markel, zorionak egindako lanagatik! Ezin harroago gaude!